miércoles, 29 de octubre de 2008

TOP 7

1.-http://www.google.es/ : Interneten dagoen bilatzaile nagusia da. Hitz klabeak sartuz, edozein motatako materiala bilatzen du munduko web orrialde guztietan. Galderei erantzuteko prestatutako programa da: bilatzailean egiten den eskaera bakoitza modu independente batean tratatzen da, eta era honetan, bertako makinek paraleloan exekuta ditzazkete eskaera guztiak. Bilaketak egiteaz gain, kontu propioa egin daiteke, dokumentuak (irudiak, bideoak, testuak...) gorde, iragarkiak jarri eta egindako galderen inguruko gomendioak ere ematen ditu. Azkenik, Google Earth-en bitartez ere munduko txoko guztiak satelite bidez ikusi daitezke. Beraz, ematen dituen aukera zabal eta errazengatik aukeratu dut.

2.- http://www.youtube.com/ : Youtube-k ematen digun aukera nagusia bideoak ikustearena da. Milioika bideo aurki daitezke baina, hortaz gain, gure ordenagailuan dauzkagunak ere igo ditzazkegu bertze jendeak ikusi ditzan. Bidali, konpartitu, komentatu eta nik igotakoak ere borratu ditzazket nahi badut. Gaur egun interneten erabiltzen den orrialde garrantzitsua bihurtu da nazioarte mailan. Nahi izanez gero, gainera, aitzinago aipatuko dudan bezala, bertze programa batekin bideo hauek gure ordenagailuetan ere gorde ahal dira. Hortaz, bideoen eskaintza amaigabea duelako eta horiekin hainbat gauza egin daitezkeelako aukeratu dut.

3.-http://www.keepvid.com/ : Youtuben ikusten ditugun bideoak gure ordenagailuan gordetzeko aukera ematen du. Helbidea bilatzailean kopiatu eta zuzenean deskargatzen du; honela, internetera konektatu gabe gordeta dauzkagun bideoak ikusi ditzazkegu. Aukera handiak dituen orrialde bateko bideo guztiak gure ordenagailuan gorde ahal izatea ezinbertzekoa iruditzen zaidalako hautatu dut batez ere.

4.- http://www.softonic.com/ : Deskarga mota ezberdinak egiteko orrialdea da. Programak (baita antibirusak ere), irudiak, bideoak, jokuak, PC-arentzako software-ak... jaitsi daitezke ordaindu gabe. MAC edo Linux-entzat ere erabili daiteke webgune hau. Hala ere, normalean programak deskargatzeko erabiltzen da (86 000 inguruko aukera baitago). Hau berriz, ordaindu gabe nahi diren programa guztiak lortu ahal direlako jarri dut 7 hoberenen zerrendan.

5.-www.eitb.com/noticias (www.eitb.com/eu ) : Eguneratuta dagoen informazioa irakurri daiteke. Albisteak ematerakoan, bideoak eta irudiak ere agertzen dira eta etxetik kazetari lanak egiteko aukera ere ematen du (ZuKazetari sailean). Orain gutxi arte http://www.eitb24.com/ -en zegoena sakonduta agertzen da; berrikuntza teknologikoak sartu dituzte erraztasun handiagoak emanez. Webgune honek, euskarazko informazioa denbora guttian eguneratzen duenez, egokia iruditu zait hemen jartzea.

6.- http://www.zamzar.com/ : Edozein artxibori formatua aldatzeko balio duen programa da. Erraztasuna ematen du irakurtzen ez dizkiguten artxiboak programa desberdinetan erabili ahal izateko.

7.- http://www.zattoo.com/ : Internet bidezko telebista da. Nahi dudan momentuan edozein kanal ikusteko aukera ematen du; erreproduktore bat jaitsita zuzenean ere ikusi daiteke.

No hay comentarios: