miércoles, 29 de octubre de 2008

XORROXIN Irratia (Wikipedia)


1981ean Erratzuko eskolan sortutako irratia da. Xorroxin irratiak hasieratik herriak herriarendako egindako gauza bat izatea du helburu. Herriari zerbitzu sozial bat ematea , eta herriaren oihartzuna izatea. Hasieran hala hasi ziren, jendea irratira hurbiltzen zen, kantu batzuk eskeintzera, edo beren kezka, arrenkurek, pozak, tristurak eta abar zabaltzera. Poliki-poliki irratia zabaltzen joan zen eta hartara, egoitza Elizondora pasa zuten.


Horrela, Baztan eta Malerrekan errepikagailuak jarri zituzten (beranduago Bortzirietan ere bai) profesionalizatu arte. Erran beharra dago, 1985ean itxitzera behartu zituztela denboraldi batez.

Gero, hainbat gora behera izan ondoren (lizentziak lortu behar izan zituzten eta berriro ere egoitzaz aldatu) 27 urte daramatza emititzen. 2006an 25. urteurrenaren ondorioz hainbat ekitaldi berezi egin zituzten.

Gaur egun, Elizondon eta Lesakan dauden egoitzetan 10 langile aritzen dira egunero Xorroxin mantentzen.

No hay comentarios: